943 914 369 info@cepv.org

Urriaren 28an, larunbata, Bilboko Campos Antzokia izan zen Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoak antolatutako Erreforma Protestantearen 500. urteurrena ospatzeko esparrua.

Bestalde, Bilboko udalatik egon ziren Itziar Urtasun kultura zinegotzia, Idoia Uriarte Berdintasun, Kooperazio, eta Herritartasun alorrekoa, Asier Abaunza Hirigintza Zinegotzia, Begoña Cortazar Berdintasun alorrekoa, Yolanda Diez Osasun Zinegotzia, Inés Ibañez Mugikortasun Zinegotzia. Halaber, Amaia Del Campo alkatea Barakaldoko Udala ordezkatuz, eta Daniel Sola alkateordea, Nerea Cantero, Kultur zinegotzigoa eta Mikel Antizar, Gizarte Gaietako zinegotzigoa, izan zituen lagun. Ospakizuna Teresa Laespadak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Gizarteratze Saileko diputatuak, emandako hitzekin hasi zen.

Ondoren, bi ponentzia aurkeztu ziren: Teologiako lizentziadun Manuel Roncero jaunak, eta Teologiako doktore unibertsitate berean, irakasle baita, Lidia Rodriguez andreak Erreformaren zenbait alderdi historikoak eta gaur egun duen eragina aztertu zituzten. Eta ospakizun protestantean ezin falta ahala: Euskal Herriko herri ebanjelikoko ahots ezberdinez osatutako gospel abesbatza bat izan zen, Gospel Bilbao Abesbatzaren zuzendaripean.

Unai Arretxe, ekitaldiaren prentsa arduradunaren hitzetan:

• Urriak 31an, 500 urte beteko dira Martin Lutero monjeak iltzatu zituenetik Witenbergko katedralaren atean berrogeita hamabost tesi. Ideia oiek ez zuten bakarrik kristautasuna ikusteko era aldatu, gizarte osoa baizik. Erreformak ez zuen eragina kristau izateko eran bakarrik Jainkoarekin harreman zuzena nabarmenduz, bitartekaririk gabe, baita ere aitorpena Jainkoari edo irainduari egitea eta ez apaiz bati.

• Gizarte eta ekonomia arloan, hobekuntzarako gakoak ikusten dute askok Erreforman. Beraz ez da harritzekoa Erreforma Protestantea onartu zuten herrialdeek, Alemania edo Suitza besteak beste, zein aurrerapen nabarmena izan zuten. Izan ere, lana, ez zigortzat, bedeinkaziotzat jotzen baitute protestanteek.

• «Espainian, Inkisizioak zapaldu egin zuen Erreforma Protestantea; ez da kasualitatea ordutik igaro diren 500 urteetatik 50 baino ez izatea aske. Horregatik, oraindik ezezagunak gara ebanjelikoak, baina etengabe hazten ari gara.

• Jendea nekatuta dago arauak ematen dituen erlijio ofizial batekin. Jatorrira itzuli nahi dugu, Bibliara itzuli, Idazkien zentralitatea berreskuratu eta Erreformaren 5 “sola” defendatu:( sola fide, sola gratia, sola scriptura, solus cristus, soli Deo gloria) Fedea bakarrik, Grazia bakarrik, Eskritura bakarrik, Kristo bakarrik, eta aintza bakarrik Jainkoari.

Gaur egun 95 tesiak desberdinak izango lirateke, ez lirateke katedral baten atean sartuko, hedabideetan edo sare sozialetan baizik, baina ideia bera izango litzateke: Jainkoarengana eta Bere Hitzera itzultzea, eta Luterok aurkitu zuena gogoratzea: »Jesukristoren fedeak bakarrik salba gaitzake».

Estatu mailan, joan den uztailean, 10.000 kristau ebanjeliko baino gehiago bildu ziren Madrilen, VIII. Kongresu Ebanjelikoan, Itxaropenaren Jaian eta Erreforma Protestantearen 500. urteurrena ospatzeko kultuetan, eta eliza ebanjelikoen osasun-egoera ona nabarmendu zen. 

%d bloggers like this: