Joan den martxoaren 11n, larunbata, Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoaren Batzar Nagusia egin zen Durangon.
2016an egindako ekintzak berrikusi aurretik, 2017. urtean egingo den Erreforma Protestantearen 500. urteurrena dela eta aurreikusitako jarduerek osatu zuten puntu nagusia.
Ekitaldi nagusia urriaren 28an izango da, Bilboko Campos Antzokian, eta bertan protestanteen esparruko hainbat pertsona ezagun izango dira, Erreformak gure gizartean izan duen eraginari buruz hitz egiten.